AMAMA
Euskaraz badira hitz elegante askoak. Hauxe da, niretzat, horietako bat: amama.
Baita, era berean aitita edo aitite, baino "amama" aukeratu dut, bere kasua argiagoa delako.
Amama hitzak amaren ama esan nahiko luke, amona. Eta modu aski laburrean biltzen du errealitate hori guztia, bost letratan: amama.
Amona-k, ordea, ama ona adierazten baldin badu (eta hala dirudi), badu, bai, bere zeresana. Baino, amona edo amama gehienak hala baldin badira ere, amonek ez du zertan "onak" izan behar. Beraz, barkatuko didazue, "amama" hitza hobesten baldin badut.
Noski, aitama izan zitekeen ere amona, hots, aitaren ama, eta aitona izan daiteke amaita (amaren aita) ez soilik aitaren aita edo aitita.
Utz iezadazue, beraz, amama hitza miresteaz gain, lau hitzok aldarrikatzen: amama, amaita, aitama eta aitaita (aitita edo aitite).
Noski ez ditugu nahasi behar amaita edo aitama "guraso" hitzarekin, norbaitek, ikusi hutsez, hitz hauetako edozeinek "padres y madres" edota "madres y padres" esan nahiko lukela uste baldin badezake ere. Horretarako badugu hitz (komodin) eder askoa guraso . Batzuk "mis gurasos" esan beharrean "mis aitas" botatzen baldin badute ere, Iturgaitx eta bere gisako glototerroristak, beti bezala.
![]() |
![]() |