ANDEREÑO


Nire ustez badira euskararen eremutik erauzi beharko genituzkeen hitzak eta espresioak. Hau da horietako bat andereño, edo, euskara gaurkotuan idatzia: andereino.

Bedakit inor gutxi izango dela nirekin ados (argudio guztiak irakurri aurretik, behintzat), andereino terminoaren atzean dagoen errealitatea oso bihotzekoa dugulako.

Neuk 4 urtetatik 18 urte bete bitartean ikastolan ikasi izan dut, Errenteriako Orereta ikastolan, hain zuzen ere. Eta oraindik gogoan ditut, izan nituen irakasle emakumeak, on askoak (gehienak): Mariaxun, Jasone, Filo, Maite (Mitxelena eta Olaizola, bigarren hau arduradun izan ez banuen ere sekula, eskerrak!).

Baino, horrela irakatsi baldin baziguten ere, eta andereino hitzak karga emozionala badauka ere, irakasleak ziren, maistrak.

Baliteke haietakoren bat andereino (ezkongabeko emakumea) izatea garai batean, hau da: neska. Azken hitz honek ez baldin badu ere lehenengoak duen edukazio kutsua edo klasea ere.

Baino gehienak neska edo andereino izateari utziko zioten, ezkontzerakoan ez bazen, amatzerakoan izango zen, bederen.

Patetiko xamarra gertatzen da oraindik, amatuta eta amonduta (edo amamatuta) diren emakume horiei andereño deitzea, frankismo garaiko "Seño" edo "Señorita" erabiltzea bezalaxe.

Hain da zentzugabea askotan hitzei ematen diogun erabilpena, ze 1992. eta 1993. urtetan, bazerri eskola (bai, ondo idatzi dut: bazerri eskola) batean monitore nintzen bitartean haur askok andereino deitzen baitzidaten.

Ez dakienarentzat: gizonezkoa naiz (onerako zein txarrerako).


euskararen inguruko, honen erabilirera( okerra)ren inguruko hainbat gai eta iritzi abiapuntura joan (itzuli)