BASERRIA/BASETXEA
Gazteleraz bezalaxe, euskaraz ere "baserri" hitza oker erabiltzen dugu.
"Caserío" hitzaren azken zatiak ugaritasuna adierazten du, "gentío", "vocerío", "griterío" bezalaxe. Beraz "caserío = conjunto de casas" izango litzateke.
Eta "baserri = basoko herri" izango litzateke, "basetxe = basoko etxe" den bitartean.
Gauza bitxia da, bi hizkuntzetan basoko etxaldea edo etxe taldea adierazten duen hitza hartu dugula "basoko etxe" bakarra adierazteko. Baino erroei so eginda eta hauetara joz, argi ikusten da bakoitzaren esanahia.
Hau gogoan hartuta gure hizkuntza zuzen eta aberas dezakegu, bidebatez.
![]() |
![]() |