BERDINA/BERA


Gazteleraren eraginez gaizki erabiltzen dugun hitz horietako bat da berdina.

Euskaraz berdina hitzak bi (edo gehiago) objekturen, animaliaren edo pertsonen arteko baliokidetasuna, antzekotasuna adierazten du.

Bitan etorri den pertsona ez da pertsona berdina, pertsona bera baizik.

Euroko bi txanpon baliokide (txanpon) berdinak dira, baino nik markatu nuen txanpona urte batzuk beranduago nire eskuetara itzultzen denean, tanpon bera izango da, eta identitatea azpimarratu nahiko begenu, indartu, berbera esango genuke.

Bi pertsonek auto berdina izan dezakegu, baino ez da auto bera (une berean behintzat), bestela batek galdu du, bestearen onerako.


euskararen inguruko, honen erabilirera( okerra)ren inguruko hainbat gai eta iritzi abiapuntura joan (itzuli)