HAURRIDE


Tamalez iparraldeko euskaldunak eta hegoaldekoak bizkarra emanda bizi gara maiz.

Baina tarteka izaten dugu, bai, harremanik.

Eta "haurride" hitza aspaldian eman zidaten entzutera iparraldeko gure bi senidek: Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek, garai hartan osatzen zuten "Errobi" taldeak, alegia, izen bereko diskoan.

Hainbatetan esaten zuten hitz arrotz hori "Aitarik ez dut" eta "Nora Goaz" kantetan hain zuzen ere:

"Aitarik ez dut, ama hiltzen ari, haurrideak aldiz, bakoitza bereari"

"Lehengo denboretan haurrideak oro, aitamekilan ginen aterbe bereko"

"Ama biziko da, haurrideak ere, herri berriko libertatean"

"Atzar hadi, atzar hadi, ene euskaldun haurride".

Zer zen ba, hitz arrotz, misteriotsu, baino (errepikatuagatik bederen) garrantzitsu hark esan nahi zuena?

Hiztegian begiratu nuen.

Haurride = anai, arreba, aizpa, neba

"Guraso" ama ala aita izan daitekeen bezalaxe, "haurridek" ama eta aita berarengatik jaiotako nire kideak, "haur kideak" adierazten ditu, neskarentzat aizpak edota nebak, eta mutil batentzat anaia edo arrebak.

Bai, ze "anai-arrebak" esanez orokortzen dugunean nesken ikuspegia kanpoan lagatzen dugu, eta "neba-aizpak" esanagatik ere ez dugu justizia egiten.

Badugu bai zer ikasi. Eta zer erabili: "haurride". Hitz galanta.


euskararen inguruko, honen erabilirera( okerra)ren inguruko hainbat gai eta iritzi abiapuntura joan (itzuli)