4 x 4 edo 4 / 4
Ze zerikusi du mendiko auto batek eta 16 zenbakiak?
Batere. Ez euskaraz bederen.
Gazteleraz 4x4 eta 4/4 berdin irakurtzearen ondorioa da, eta, noski, gure euskara gazteleraren menpeko izatearen ondorioa.
Trakzio integraleko autoek lau gurpiletatik lautan dute trakzioa, hau da 4/4-eko trakzioa dute, osoa. Eta osoa 1 da, ez hamasei.
Tristea da, baino gaztelerazko hutsak euskaraz berritu besterik ez ditugu egiten maiz.
![]() |
![]() |