PROCESU


Euskal Herriko gatazka politikoaren aitzakia dela bitarte, ia egunero entzuten dugu euskal hedabide ahozkoetan hitz dohatsu hau. Oso modu desberdinetan ahoskatuta, hori da egia: "procesu", "prosesu", "prozezu", "prosezu"... Ia denetatik entzuten da, oso gutxitan ordea, "prozesu".

Badirudi ETBko eta Euskadi Irratiko esatariek casting moduko hautafrogaren bat gainditzen dutela euren lanpostua eskuratzeko, hitz hau nahikoa gaizki esateko gaitasuna frogatu behar dutela dirudi.

Nire iradokizuna kontrakoa litzateke: pro-ze-su behar bezala ("profesional", "zeru" eta "sute" hitzetako lehen silaban bezala ahoskatuz) esateko gai ez direnei hitz hori debekatzea proposatuko nuke. Haren ordez "bakebidea" edo "konponbidea" moduko hitzak edo espresioak erabiltzera behartuz.

Errepara iezaiozu hitz xelebrearen pronuntziazioari aurrerantzean, ulertuko duzu hemen idatzitakoa.


euskararen inguruko, honen erabilirera( okerra)ren inguruko hainbat gai eta iritzi abiapuntura joan (itzuli)