ZORIONA eta ZORTEA
Norbaitek zerbait ongi egiten duenean zoriondu egiten dugu, zozketa batean saritua suertatu bada, leihaketa batean garaile irteten baldin bada, lorpen bat eskuratzen duenean, ezkontzen denean, lanpostu desiratua lortzen duenean, urteak egiten dituenean... "Zorionak" esaten diogu
Baino hori guztia lortu, eskuratu, erdietsi aurretik, bide horretan adore eman nahi badiogu "zortea" opa diogu.
Baino "zoriona" hitzaren inguruan gogoeta egingo bagenu, erabilpena aldatu beharrean ikusiko ginateke.
"Zori" hitzak horixe esan nahi baitu: "zortea". "Zori ona" opatzen dugunean, beraz, "zorte ona" opatzen (edo "ospatzen") dugu, hau dagoeneko iritsia baldin bada ere.
Hori bai, bitxia egiten da, euskaldunentzat "zoriona" ("felizitatea") zoriaren baitan den gauzatzat hartzea. Baino, ondo pentsatzen baldin badugu, zoriontasuna erdiestea, eta zoriontsu bizitzea ere, bere gehiengoan, zoriaren baitan dagoen zerbait da. Nahiz eta ahalegin ikaragarriaren ondorioz lortu, ondo izerdituta, zoriontsu egiten gaituen hori, zoria kontran jarriz gero, hutsala bihur dezake gure ahalegina.
Beraz, euskara jatorraren bidetik, badugu eskubidea, osoa, ez bakarrik zoriona ospatzeko (eskuratu denean), baita zoriona opatzeko ere. Beraz, zoriona opa dizuet.
![]() |
![]() |